Hasiera

Euskal kantua
Euskal Herrian, erdi-arotik beretik, gertakarien oihartzuna, kantu errimatu eta bapatekoekin zabaldua izan da. Gertakari lazgarri, itsasturien eta atzerriratuen gudu-eresien lekukoak, halaber amodioaren gora-beheren adierazleak…gaur egun oraino ahoz-ahozko altxor horiek bizi-bizirik dira. XIX. mende ondarrean, euskaldun musikari gazteak, hala nola Guridi, Usandizaga, Mokoroa, Europako musika maisuekin formatu ziren. Hemengo kantu herrikoiak polifonia moldean ezarri zituzten, abesbatzen bidez zabaltzeko. Ildo horri segituz, 1995-an, Getarian, gizon abesbatza bat sortu zen.

Bihotzez gaur :
Hogoi-ta-hamar bat gizonek osatzen dute abesbatza. Isabelle Hernandez-ek du zuzendaritza. Lau bozetan banatuan dira : tenor 1 eta 2, baritonoak eta baxuak. Aintzina goaz, beti langile eta umil, ahalik eta giro onena gure artean atxikiz.
Bihotzez-ek hainbat kontzertu ematen ditu urtean, Euskal Herrian edo kanpoan (Landes, Alzazia, Korsica, Praga, Bretania, Italia …).
Parte hartzen dugu ere zonbait elizkizunetan, herriko bestetan edo karitatezko emanaldietan.

Atea idekia dugu gurekin kantuz aritu nahi duenentzat !

Sorkuntza :
Euskarak bizi duen egoera txarraz kezkatua, Bihotzez-ek erabaki du, gizon abesbatzeri zuzendutako kantu sorkuntzan, bere tokia hartzea. Nola adierazi bertzela, Getariatik, Lapurdiko kostaldetik eguneroko kezkak, gertakari berriak, urteurren historikoak, biharrari lotutako griñak ?
Mendeetan iraun duen gure Euskarari zor genion lan hori.
« Zer itzateke Euskal Herria euskal hiztun kantaririk gabe! »
« Bakerako bide luzea » kantuarekin, Gandhi gizon miresgarriaren hitzak baliatuz, bakezale guzieri gure goresmenak bidali nahi dizkiegu. “Akelarre” kantuak berriz, duela lau mende Inkizizioak errearazi zituen ustezko sorginak gogorarazi nahi ditu. “Ügatza”, edo arrano gorri bezala ezagutua den xoriari egindako kantuak, erakutsi nahi ditu gizonaren haundikeri eta urrikalgarritasunak.
Milesker gure idazle-egileeri : Jean Curutcharry, Jean Hillau, Jean Pierre Biscay eta Aita Joseph Camino gure eredu eta laguntzaile izan denari…

Zuzendariak
1995-ko urtarrilan, Getarian, “Choeur Saint Nicolas de Guéthary” hamabost kantarik osatutako abesbatza sortu zen, Xavier HEUTY, txistulari izar eta kantu zuzendari zutela.
Euskal kantu ondareaz baliaturik, muga berrietarat heltzerat ausartu zen, Garmantxa DAUBAS-en hitz bertsutuen laguntzaz, bai eta gizon otxote bat martxan ezarri.
2000-ko irailean, abesbatzak izena aldatutuko du “Getariako BIHOTZEZ Abesbatza” bilakatuz.
Urte berean, Véronique SOULÉ-rekin, Bihotzez-ek hasiko zuen hamahiru urteko aro erakargarria.
Hainbat kontzertu eta emanaldien artetik, bi parte hartze berezi azpimarratu behar dira, ala
nola, 2004-an eta 2008-an, KANTA BERRI izeneko kantu berri lehiaketetan parte hartu izana.
Eritasun larri batek Véronique ereman zuen 38 urte zituela. Bihotzez-en bizia, hasi beizik ez
zen egin…
2013-ko apirilan, Laetitia Casabianca, Baionako kontserbatorioko kantu zuzendaria eta
Véronique-en lagunak zuzendu zuen abesbatza. Bere azken kontzertua Bihotzez-ekin, Pragan
(Txekian) 2014-ko azilan zuzendu zuen. Esker bereziak eskaintzen dizkiogu.
2014-ko abenduan, Isabelle Hernandez, kantu erakasle eta kantariak hartu zuen zuzendaritza
artistikoa. Orain arte, bere alaitasun eta kemena ekartzen digu, beti bide berriak idekitzeko
asmoz.
Biharamun gozoak eta aberatsak ezagutzeko parada ere sumatzen dugu.